Milaka bihotz-taupada bildu ziren atzo, Santurtzin, bertako Bihotz Gaztea ikastolak antolatu zuen Ibilaldiaren inguruan. Bai erakunde guztien babesaz, bai Ezkerraldeko hainbat enpresaren laguntzaz, Petronorrenaz tarteko.
Zalantza izpirik gabe, jai eta gomuta-eguna izan zen, baina ez, horratik, egitasmorik, proiekturik, konpromesurik, kexurik, eskakizunik, errealitate-senik eta jendaurreko aldarririk gabe. Orain arte jorratutako urraspidea pozarren harrotu beharreko eguna, baina etorkizun latza inondik ere ukatzeke.
Konprometitua, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua; pozik, Aintzane Urkijo Santurtziko alkatea; harro samar Josune Bañales Ibilaldiaren presidentea; kritiko, Koldo Tellitu Ikastolen Federazioaren presidentea, eta adoretsu, Unai Rementeria Bizkaiko diputatu nagusia.
Era batez zein bestez, euskal taupadak nagusi atzo Santurtzin.