Urkullu lehendakaria Petronorren Administrazio-Kontseiluaren kideekin izan da

Petronorren Administrazio-Kontseiluaren kideak, Lehendakaritzan.
Iñigo Urkullu lehendakaria, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapena eta Azpiegitura sailburuak lagunduta, Petronorren Administrazio-Kontseiluaren kideekin batzartu da gaur goizean Lehendakaritzaren Egoitzan. Bertan izan dira Emiliano López Atxurra Konpainiaren presidentea eta Miguel Gutiérrez zuzendari nagusia, baita Findegiaren hainbat kontseilari ere.

Batzarrean zehar Petronorren ildo estrategiko nagusiak birpasatu dira, adibidez, hornitzaileen trakzio plana, digitalizazioa, euskal ekosistema teknologikoarekin elkarkidetza eta prestakuntza duala, bai Lanbide Heziketa zein unibertsitate mailan.