Martxoan hil zen Juan Ignacio Arrieta sustatzaile eta presidentearen presentzia une oro antzematen zelarik, topaketa Juan Mari Aburto alkateak eta Imanol Pradales Ekonomia sustatzeko foru diputatuak ireki eta Iñigo Urkullu lehendakariak itxi zuen.
Petronor izan zen eztabaidan parte hartu zuten zortzi enpresa eta erakundeetako bat. Konpainiaren presidente Emiliano López Atxurraren esanetan, “energia da historiaren motorra. Energiarik gabe ez genukeen izango garapen ekonomikorik, eta ez ginatekeen inoiz iritsiko egungo euskal ekosistema teknologikora”.
Era berean, Estrategia Empresarialen sortzailearen oroimenez, López Atxurrak gogoratu zuen “energia ez dela kontzeptu abstraktu hutsa, kemenari eta erabakimenari lotutako gaia baizik, eta Juan Ignacio Arrieta kemen eta erabakimen horien eredu garbia izan zen”.