Arraun jardunaldi hau emakumeen estropadarekin 11:45etan hasiko da. Euskotren Ligarako egun garrantzitsua izango da, izan ere bertan playoff-eko bigarren jardunaldia jokatuko da, non III. Petronor Ikurriña jokoan jarriko den. Behin hau amaituta, Eusko Label Ligari hasiera emango zaio, bertan XXXV. Petronor Ikurriña jokoan jarriko da.
Aurkezpenean zehar, Iñigo de Loyola Ortuzar Zierbenako alkateak eta Jose Luis Herrerias “Txito” Zierbenako Arraun Taldearen presidenteak Petronorri laguntza eskertu diote, baita ekitaldia egitea ahalbidetzen duten erakunde zein enpresa guztiei. Gualber Atxurra Petronorren Erakunde Harremanetako teknikariak, bere aldetik, hurrengoa aipatu du: “Petronorrek 50 urte daramatza inguruarekin historia partekatzen, ikurriña honek 35 urte daramatza existentzia luzea eta garaipen bikainak dituen Klub batean, horregatik Petronor kontutan izatea, guretzako urguilua da”.
Lorea Bilbao Euskera zein Kultura diputatuak eta Borja Rodrigo ACT-ren presidentea Petronor Ikurriñaren aurkezpenean ere izan dira.
Bideoa, hemen.