Bide-tarte berri honekin, oinezkoek 12 kilometroko ibilbideaz gozatu ahal izango dute, El Pobaletik Kobaron auzora; hasiera Pobeñan dago, Itsaslur pasealekuan.
El Pobal eta San Juan lotzen dituen ibaiertzeko ibilbide berriak, bidezidor naturala izateaz gainera, aukera emango die El Pobal, Nesilla eta Santelices auzoetako herritarrei, herrigunera modu seguruan joateko. 4 kilometroko bideak aisialdirako hainbat gune izango ditu, baita hiri-altzariak ere: esertzeko bankuak, zakarrontziak…
Gauzatutako lanen barruan, bi zola mota desberdin jarri dira, landa-lurzoruari dagokion zatian, Purisimo zubitik. Bata, hareazko granularra, eta, bestea, sareta plastikozko granularra; biak Urak ezarritakoaren arabera jarri dira, ingurumena zaintzeko xedearekin. Eraikuntza-prozesuan, zenbait puntu berezi aurkitu ziren, adibidez, Barbadun ibaia zeharkatzen den lekua eta beste hainbat ibai-igarobide; hori dela eta, guztira, egurrezko bost pasabide jarri dira, altzairu herdoilgaitzezko heldulekuarekin (28 metrokoa bata, eta 10 eta 10,5 metrokoak besteak). Horrez gain, galeria bat ireki zen, eta, horri esker, ibaiaren ertz batetik bestera igaro daiteke, ibaiertzeko ibilbideari jarraitu ahal izateko.