“XXI. mendeko hiriak mugitzen” biltzarra 2019ko otsailean antolatuko da Bilbon, hainbat adituren eta bost kontinenteetako hirien ordezkarien parte-hartzeaz. Petronorren 50. urteurreneko ospakizunei atxikitako sinaketa hau, findegiak eta Bilboko Udalak hirien etorkizuneko garapen iraunkorra sustatuko duen mugikortasun ereduaren alde egin duten baterako apustuaren isla da.
Zentzu honetan, prentsaurrekoan zehar, Emiliano López Atxurra Muskizko findegiaren presidenteak hurrengoa azpimarratu du: “Petronor, bere industria jarduera garatzen duen eremu geografiko, ekonomiko eta baita lurralde-eremuan ere, energía eta mugikortasunean liderra izateko bokazioa duen konpainia da”.
Garraio eta mugikortasun sistemak hauen funtzionamendurako behar diren energia-iturrien arabera aldatu dira. Biltzarrean, sekore energetikoaren inpaktuak, eraldaketak eta aurrerapenak aztertuko dira, energia elektrikoaren horniketa xede duten jarduera guztiak kontuan hartuta: sorkuntza, garraioa, banaketa, birkarga elektrikoko zerbitzuak, komertzializazioa eta Europar Batasunaren barruko zein nazioarteko trukeak, baita sistema elektrikoaren kudeaketa ekonomikoa eta teknikoa ere.
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak topaketa “garrantzi gorenekoa” dela aipatu du, eta hurrengoa gaineratu ere: “gaur egun eta etorkizunean hiri guztioi planteatzen zaizkigun erronketan lan egin, ausnartu eta partekatu nahi ditugu, gero eta iraunkorrago eta atseginagoak diren hiriak garatzeko, eta erronka honetan Bilbo guztiz integraturik dago”.
Prentsa oharra, hemen.
Bideoa, hemen.