Antzeztutako bisitak Muñatones Gazteluaren azpijokoak ezagutaraziko ditu

Ekimenaren kartela.
Kultura Ondarearen Europako Urtearen barruan, Bego Gómezek eta Joaquín Pontek (Alabazan Taldea) antzeztutako bisita eskainiko dute Muñatones Gazteluan, datorren igande honetan, uztailak 22, Juan Manuel González Cembellín historialariaren zuzendaritzapean.

El Pobaleko Burdinolak antolatua, bisita eguerdiko 12:00etan hasiko da eta ordu eta erdiko iraupena izango du, gutxi gorabehera. Muñatones Gazteluan antzeztutako bisita hau egiten den lehendabiziko aldia da, baina Marta Zabala Burdinolaren zuzendariak esan duenez,  “datorren edizioetan errepikatzeko asmoa daukagu”.

Ezagutu itzazu Erdi Aroko gotorleku honetan bizi izan ziren pertsonaien une kritikoenak eta harritu zaitez Juana Butroikoa eta Lope Gartzia Salazarren kontuak entzunez. Doaneko ekintza da, hala ere plaza mugatuak dira, beraz erreserba egitea garrantzitsua da, 629 27 15 16 telefonoan edo info@elpobal.com posta elektronikoaren bidez.