Zierbenak lortu zuen atzo, Castro Urdialesen, historian zeharreko bigarren txapela Espainiako Traineru Txapelketan. Aurrena 1949 urtean izan zen, Donostian. Txapel honek, bateletan eta trainerilletan lortutakoekin batera, baiesten du klubaren egoera gozoa.
Bost bider bigarren geratu izan da Zierbena, orain arte Eusko Label Ligak daramatzan hamaika estropedetan. Nahi eta ezinezko garaipena atzo heldu zen Castron, non galipoek lortu zuten popa erakustea Urdaibai, Hondarribia eta Orio mailako traineruei, aurtengo denboraldiko hiru handiei.
Adituek iragarri izan dute Zierbena Arraun Taldearen ahalak erabat nabarmenduko zirela Ligaren bigarren partean. Atzoko garaipenak ildo hori azpimarratu baino ez du egiten. Zorionak.