Andrea Aranda, Urioste-Ortuellakoa, eta Pedro Familiar, Durañona-Trapagarangoa, izan ziren aurtengo Katxete-boluetako Petronor Masterraz jabetu zirenak, aurreko igandean Sanfuentesen jolastutako finalean.
Andrea Arandak txapela irabazi zuen, azken saioan Gorostiza-Barakaldoko Maria Jose Maza gainditu ostean. Eta beste horrenbeste lortu zuen Pedro Familiarrek, egungo Euskadiko txapelduna den Javi Loresi (Errekatxo-Barakaldo) irabazi eta gero.