Konpainia esperientzia eta ospe handia duen Bardahl markaz baliatuko da Mexikon lubrifikatzaileak ekoiztuko eta merkaturatzeko. Bardahl Latinoamerikako ekoizpen-lantegirik modernoenetako baten jabea da eta banaketa-sare zabala du herrialde osoan zehar.
Repsolek lubrikatzaileen arloan abian duen hazkunde-planari atxikitako salerosketa honi esker, salmente-bolumena bikoiztu eta 300.000 tonaraino iritsiko da 2021ean, horietatik % 70 nazioarteko negoziotik lortutakoak.
Mexiko lubrikatzaileen arloko merkatu nagusietakoa bihurtuko da Repsolentzat, eta Repsolen produktu hauen ekoizpen-gunea izango da Latinoamerika osorako. Eragiketa honi, konpainiak herrialde hartan zerbitzuguneak irekitzeko abiarazi duen asmo handiko plana gaineratu behar zaio.
Erosketa Repsolen Plan Estrategikoarekin lerrokatuta gauzatu da, 1.500 milioi euroko inbertsioa aurreikusia baitu 2020a arte, petrokimika, zerbitzuguneak, lubrifikatzaileak eta trading negozioaren nazioarteko hedapena bultzatzeko.