Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak gaur, irailak 7, egindako hondartzen kontrol sanitariorako programaren arabera, La Arena hondartza egoera onean dago eta bere ura bikaina da.
La Arena (Muskiz-Zierbena) bezala, Ereagak, Arrigunagak eta Azkorrik (Getxo), Barinatxek zein Arrietara-Atxabiribilek (Sopelana), Muriolak (Barrika), Plentziak, Gorlizek, Bakiok, Aritzatxuk (Bermeo), Laidak (itsasoko partea) eta Lagak (Ibarrangelu), EAk, Ogellak (Ispaster) eta Karraspioko erdiko guneak (Mendexa) ur “bikainak” dituzte.
Getxoko Las Arenas, Lemoizeko Armintzekoalde, Ibarrangeluko Laidako itsasadarra, Lekeitioko Isuntza eta Ondarroako Arrigorri hondartzetan, uraren kalitatea “ona” da. Aldiz, Mundakako Laidatxun eta Mendexako Karraspioko itsasadarrean uraren kalitatea “nahikoa” da.