Zinemaldia & Technology irailaren 23an da egitekoa, Tabakalerako patioan (Mandaseko Dukearen pasealekua 52, Donostia). Teknologoentzako, zinegileentzako eta industria zinematografikoko profesionalentzako topagune izango da ekitaldia. Sektore horretara teknologia eramaten ari diren eragile publiko eta pribatuak ere bilduko ditu jardunaldiak.
Gaur goizean sinatu dute ekimen aitzindari hori bultzatzeko lankidetza-hitzarmena Zinemaldiaren zuzendari José Luis Rebordinosek, Tecnaliako IKTen zuzendari Joseba Lakak eta eta Petronorreko presidente Emiliano López Atxurrak.
Rebordinosek adierazi duenez, “teknologia berriak zinema aldatzen ari dira, eta aldaketa horiek zinemaldiei ere eragiten diete, batez ere gailu elektroniko berriek, banaketa-plataformek eta telebistaren funtzioak”.
Lakak azaldu duenez, berriz, “teknologia izango da, geroz eta gehiago, ekoizpen berrien eta haien ustiapen komertzialaren bereizgarri nagusia”.
“Zinemaldia, ezagutzen dugun zinema industria bultzatzeko plataforma ezinhobea da. Baita, etorkizunean, zinema Euskadiko eskaintza tekonologikoaren bezero izateko erraminta ere, zientzia eta teknologiako euskal sistemak dituen gaitasunak aprobetxatuz”, adierazi du Lopez Atxurrak.
Pentsa Oharra, hemen.