Elgoibarko Foroaren partaideek Petronor bisitatu dute, findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeko eta instalazio garrantzitsuenen funtzio espezifikoaz informatzeko xedez.
Angel Gil Zerbitzu Orokorren arduraduna gidari, Findegiaren instalazioak bisitatu dituzte, bereziki 1\2. Plantako Kontrol Gela.
Elgoibarko Foroa orain dela 25 urte eratu zen, Mondragon taldearen inguruneko enpresa kooperatiboetan eta kontsultoretzetan kudeaketa arloko esperientzia duten pertsonen parte-hartzeaz. Talde honetako adituak dira Foroko kideak, eta gogoeta eta kontrastea eskaintzen dute, pertsonen kudeaketa eta horien gaitasun kognitiboak nahiz lankidetzaren aldeko jarrera oinarri dituen ikuspegitik abiatuta.