Arraintxori Kirol Taldeak antolatutako azoka honetan ohiko zakur eta hegazti harraparien erakustaldiak izan ziren, bai eta hegaztien argazki erakusketa bat ere. Horretaz gain, artisautza, antzinako objektu eta taxidermia postuak izan ziren, baita dastaketak, Enkarterriko eta Kantauri isurialdeko nekazaritzako elikagaiak, mikologia erakusketak, senda-belarrak eta Meatzaritza Museoko fosilak, bai eta Enkarterriri buruzko dibulgazio materiala ere, Trueba elkartearen eskutik.
Gainera, tiro modalitate desberdinak izan ziren, baita euli artifizial tailerrak, lehorreko jaurtiketa jartailu eran, korrokoien heriotza gabeko arrantza ere, Barbadun ibaian.
Petronorren eta Somorrostro Irakas-gunearen karpan, Somorrostroko ikasleek, findegiaren laguntzaz, egindako bi kotxe elektrikoak ikusteaz gainera, konpainiak bere energia eredu berria ezagutarazi zuen, eta Serena proiektua aurkeztu zuen, sare elektriko birtuala sortzeko. Sare hau Muskizko zentro honetan jarriko da abian; autokontsumorako instalazio elektrikoa jarriko da, eguzki-panalekin, bateriekin eta kontsumitzaile kudeagarriekin.
Muskizko Udaleko Ingurumen Sailak, beste ekintza batzuen artean, familia martxa egingo zuen ibai pasealekutik, San Juanetik El Pobaleraino, Txakolin Eguna ospatu eta itotze eta bihotz-biriketako bizkortzeari buruzko tailerrak eskaini zituen, Muskizko Babes Zibilaren eskutik.
Argazkiak, hemen.