Repsol Fundazioak “Talleres de Aprendenergía” (Energikasteko Tailerrak) deritzon hezkuntza proiektua abiarazi du. Hezkuntza jarduerez osatutako dibulgazio proiektu jostagarri eta dibertigarri hau Petronorren eskutik iritsi da Muskiz BHIko, San Juan Bautista ikastetxeko eta Somorrostro Prestakuntza Zentroko Lehen Hezkuntzako 6. mailako zein DBHko 3. mailako ikasleengana.
Tailerrek 90na minutuko iraupena dute, eta horietan, bi jarduera didaktiko lantzen dira, ikasleek energiaz, eranginkortasunaz eta iraunkortasunaz dituzten ezaguerak era ludiko eta entretenigarrian probatzeko asmoz.
Ekimen honi atxikita eratu den parte hartzeko programa didaktikoaren bitartez, energia eta zientziarekiko kontzientzia eta jakinmina sortu nahi dira, talde-lanaren garrantzia nabarmenduz eta jakinmina, sormena eta berrikuntzarako gaitasuna piztuz.