Hezkuntza zentro berriaren inaugurazioak, Petronorrek prestakuntza integralaren alde nahiz kualifikatutako pertsonala lan-merkatuan eta bereziki industria sektorean sartzearen alde hartu duen konpromisoaren balioa nabarmentzen du. “Prestakuntza jarduera industrialera, ekoizpen jarduerara eta enpresa eta Lanbide Heziketa zentroen arteko lankidetzara loturik dago. Etengabeko prestakuntza funtsezkoa da”, azaldu du Emiliano López Atxurra findegiaren presidenteak.
Ekitaldian zehar, Javier Laiseca Somorrostro Irakas-gunearen zuzendariak Petronor Innovacioni eskerrak eman dizkio, “irakas-gunearekin duen konpromiso eta apustuagatik, gune honi balioa emateko eta leku multifuntzional gisa eratzeko, zeinetan elkarlanean langile berrien prestakuntza eta baita bere pertsonalaren birziklapena ere garatuko dugu, Lanbide Heziketan ezartzen ari garen metodologia berrietan lagunduz”.
Zentro berria inauguratzeaz gain, ekitaldian, diplomak banatu dira Instalazio Kimikoko Operadore bihurtzeko azken ikasturtea amaitu duten 18 ikasleen artean.
Ekitaldian ere parte hartu dute Marcos Muro Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak, Nicolás Sagarzazu Eusko Jaurlaritzako Plangintza eta Antolaketako zuzendariak, Borja Liaño Muskizko alkateak eta Maite Etxebarria Abanto-Zierbenako alkatesak.
Prentsa oharra, hemen.
Argazkiak, hemen.
Bideoa, hemen.