Petronorrek jakinarazi nahi du astelehenetik aurrera, azaroak 19, CG6 Kogenerazio Unitatea gelditzeari ekingo zaiola, 6 egun inguru iraungo duen mantenu lana egin ahal izateko. Ez du ekoizpenean eraginik izango.
Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.