Lorena González de Artaza, Pedro Valenzuela, Iker Dscalada, Unai landaburu eta Muskilda Arranz Petronorrek zozkatu dituen 5 sarrera bikoitzen irabazleak dira; datorren azaroaren 23an, ostirala, 20:00etan, Bilbao Arenan izango den Fair Saturday 2018ren Irekitze Ekitaldira joateko.
Zozketa, Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako auzokideentzat zuzenduta, “Zer urtetan eratu zen Fair Saturday Fundazioa?” galdera zuzen erantzutean oinarritzen zen. Lorenak, Pedrok, Ikerrek, Unaik eta Muskildak asmatu egin dute eta abesti herrikoiak eta ezagunak abestuz, 1.000 pertsonek sortuko duten ikuskizun paregabeaz gozatuko dute.
Ondo pasa!