Ariane Rabanedo Findegiko Energien arloko operadoreak Confebaskek antolatzen duen Enpresa eta LH topaketaren 25. edizioan parte hartu zuen atzo Euskalduna Jauregian, eta jendaurreko agerraldian, Somorrostro Prestakuntza Zentroan Erregulazio eta Kontrol Sistemei buruzko LHko ikasketak egin zituenetik Petronorren kontratatu zuten arteko ibilbideaz hitz egin zuen.
Arianek argi utzi zuen hasieran irakasle-ikasketak egin nahi izan zituela, “kulturala den zerbait delako, izan ere, Hezkuntza aukeratu nuenean, ez nekien oso ondo zein izango zen nire lana, baina gustukoa izan nezakeela pentsatu nuen”.
Zalantza guztien gainetik, Arianek esan zuen poz-pozik dagoela egin dituen ikasketekin: “aita izan nuen horretarako bidelagun, harexek azaldu zidan zein izan zitekeen nire lana aukeratu nuen goi-mailako gradua eginez gero. Egun ere eskerrak ematen jarraitzen dut, izan ere, aitak animatu eta errealitatea erakutsi izan ez balit, ez nintzateke egongo orain nagoen tokian eta orain nagoen moduan”.