Agur Jome

Jome, agur esaten, Petronorren urteko koordinazio jardunaldian.
José Manuel García Jometón, Ekoizpen zuzendaritzaren ondokoa, Petronorreko langileen lehenengo belaunaldiko kidea da, eta findegian egindako 48 urteko ibilbide luzearen ondoren, beteranoetan beteranoena, erretiratu egingo da.

Urte hauetan Petronor proiektua garatzeko egindako ekarpenaren esker onez, Amatiñok ondoko zortziko txikia idatzi dio:

 

A JOME 

Quiero cantar tres versos

como homenaje,

a Jome que se cambia

pa’ siempre de traje.

Se lleva a sus espaldas,

años de bagaje,

sin él Petronor será

distinto paisaje (bis)

 

Mende erdi egin duzu

hamaika lanetan,

luze saiatu zara

buru-belarritan.

Nahiz zuk hemendik alde

azkenik benetan,

beti iraungo duzu

gure bihotzetan (bis)

 

Agur eta ohore

Jometon laguna,

por fin te ha llegado

joateko eguna.

Es hora de decirte

batera, a una,

te queremos maestro:

Agur agur jauna (bis).

 

“Jome”-k agur esan behar digu, baina aurretik zenbait gauza argi utzi nahi izan ditu: “trajea aldatu dut, ez tatuajea; eta erretiroa hartu behar dugun askoren antzera, bihotzean grabatuta dauzkat gaztelua eta Petronor. Bai, Petronor ez da gauza bera izango gu gabe, baina ez da gauza bera izan aurretik joan zirenak gabe, eta ez da gauza bera izango zuek joaten zaretenean ere; hemen, Athleticen bezalaxe, jokalariak dagozkien garaietan, eta zernahi gerta ere, eta egin beharreko trantsizio energetiko guztiak eginda, Petronor gorenean izango da beti, zuei esker goia jotzen. Agur, lagunok, esekita utzi ditut botak (kaskoa, betaurrekoak…); nik ere maite zaituztet, eta onena opa dizuet, bihotz-bihotzetik. Maisua da Amatiño; ni neu, iraupeneko lasterkaria baino ez, baina lan-maratoiarenak egin du; orain, lekukoa emateko eta etxekoekin nahiz lagunekin erretiroaz gozatzeko ordua da”.

Eskerrik asko eta ondo ibili!