Jose Angel Corres Ganberako presidenteak, Petronorren garrantzia jendaurrean aitortzeaz gainera, azpimarratu duenez, “une aproposa da iragana gogoratzeko, oraina bistaratzeko eta etorkizunaren aldeko apustua egiteko”.
Bestalde, Emiliano Lopez Atxurra Petronorren presidenteak azpimarratu duenez, 50. urteurrenaren ospakizuna “Petronorren proiektua finkatu duten pertsonei eta taldeei egin dakiekeen omenaldirik handiena da”, ez baitute alferrik egitasmoa bihurtu “euskal eta Bizkaiko ekonomiaren oinarrizko bizkarrezur”. Ildo horretan, “eredu energetiko berrietara eboluzionatzen duen proiektu kolektiboaren alde” egin du.
Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiaren eta Abanto-Zierbena, Muskiz, Zierbena zein Bilbao alkateen aurrean, Petronorren presidenteak adierazi nahi izan du, “inoren zain geratu beharrik gabe, euskal gizarteak industria-proiektu berrietan inbertitzeko besteko baliabide finantzarioak” dituela.