Emiliano Lopez Atxurra Petronorren presidenteari esne-berbak iruditzen zaizkio dieselaren eta gasolinaren amaierari buruzko esamesak, nekez jakin dezakeelako inork hiruzpalau hamarkada barru zertan izango den mugikortasuna. Haren ustez, arazoa mugikortasunean datza, eta ez autoetan, eta etorkizunean “pertsonak daramatzaten dronak-edo” egon ahal izango dira.
Radio Euskadiri egindako adierazpenetan, Lopez Atxurrak uste du “honetaz hitz egiten dutenek, kasu askotan orainaren parametroetan baino ez dute hitzegiten, eta ez etorkizuneko parametroetan. Teknologiaz ezer gutxi dakitela frogatzen dute eta, sarritan, errealitateari erantzuten ez dioten terminoetan egin izaten dira era horretako adierazpenak”.
Petronorren 50 urtebetzean eta enpresaren etorkizunaren inguruan Emiliano Lopez Atxurrak ziurtatu duenez, “historian zehar Petronorrek beti jakin izan du merkatuaren eskaeretara moldatzen, berrikuntzan zein etengabeko egokipenetan asmatzen”. Eta etorkizunari begira ere, “zalantzarik ez gero, multienergia-enpresa gisa merkatuan kokatzeko gai izango dela Petronor”.