Jardunaldiaren hasieran, eskerrak eman dizkiete urte hauetan guztiotan egindako ahaleginagatik, izan ere, ahalegin hori izan da Petronorren aurtengo 50. urteurrena ospatu eta konpainia euskal industria inguruneko erreferentziazko enpresa bihurtzea ahalbidetu duena.
Segurtasuna izan da topaketako hizpide nagusia. Urteko istripugarritasunari buruzko datuak aztertu eta emaitzak hobetzeko egin beharreko ahalegin guztiak egin behar direla nabarmendu da. Horrekin batera, egun Eragiketan nahiz Mantentze-Lanetan indarrean dauden Lean proiektuak aurkeztu dituzte. Mantentze-Lanak Hobetzeko Plana izan da jardunaldian aztertutako beste gai bat, baita kontratisten arloaren birmoldaketa ere, luze gabe aldagelak, jantokiak eta bulegoak bilduko dituen eraikin berri bat eraikitzeko asmoz.