Ortuellako San Felix ikastetxearen 52 ikasle inguruk Petronor bisitatu dute findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeko eta instalazioen funtzio espezifikoaz informatzeko helburuz.
Ikasleek Petronorren historia eta fintze prozesua gertutik ezagutu zuten Angel Gil Zerbitzu Orokorren arduraduna gidari. Ondoren, Findegiko instalazioetan zehar ibili ziren.
Bisitaldia Luzero Puntako Itsas-terminalean amaitu zen. Bertan, petrolio gordinaren hustuketa prozesuaz informatu zitzaien.