Deustuko Itsas eta Portu Enpresen Kudeaketarako Masterreko ikasleek Findegia bisitatu zuten atzo, Itsas Terminalari arreta berezia emanez.
Bisita goizeko 10:00etan hasi zen Muñatoizko Jauregiko atarian, Angel Gil Zerbitzu Orokorren arduradunak fintze-prozesu konplexuari buruz eta Itsas Terminaletik garraiatzen diren produktu finduei buruz eskaini zien azalpenaz.
Jarraian, Findegiko 1-2 Kontrol Gela eta Lucero Lurmuturreko Itsas Terminala bisitatu zituzten. Bertan atrakalekuak ikusi eta Terminalaren kudeaketa dokumental eta logistikoari buruzko hain alderdiren berri jaso zuten.