Azaroaren 9an eta 16an ohikotik goragoko bentzeno baloreak izan ziren.
Dena den, 2008/50/CE Direktibak, Europako airearen kalitateari eta atmosfera garbiagoa izateari buruzkoak, eta 102/2011 Errege Dekretuak, airearen kalitatearen hobekuntzari buruzkoak, bentzenoarentzat urteko 5 mikrog/Nm3-eko batez bestekoa ezartzen dute. Balore hau da ingurumeneko gure baimen integratuak jasotakoa eta Petronorrek alde handiz betetzen du, 2018ko batez bestekoa mikrog/Nm3 bat baino gutxiagokoa izan baita.
Eusko Jaurlaritzak uneoro jaso du informazio guztia eta dagokion jarraipena egin du.