XXI. mendeko hirietan munduko biztanleriaren % 55etik gora bizi da eta bertan metatzen dira jarduera ekonomiko gehienak. Ondorioz, munduko baliabideen eta energiaren zati handi bat hirietan kontsumitzen da. Hortaz, hirien hazkuntza dela medio, pertsonen eta salgaien mugikortasuna hiriek aurrean duten erronkarik garrantzitsuenetako bat bihurtu da. Testuinguru honetan, Bilboko Udalak eta Petronorrek SUM Bilbao 19, Bilbao hiri-mugikortasun jasangarriaren munduko hiriburu bihurtuko duen biltzarra, antolatu dute.

Biltzarra otsailaren 20an eta 21ean ospatuko da Euskalduna Jauregian, non mugikortasunaren etorkizuna eta honek Nazio Batuen Garapen Jasangarriaren Helburuak lortzean duen eragina aztertuko den.

SUM Bilbao 19 Biltzarran bost kontinenteetako 40 aditu eta ordezkarik baino gehiagok hartuko du parte eta oinarrizko hiru ardatzez eztabaidan jardungo dira: politika publikoak, teknologia eta berrikuntza, eta garapenerako aukerak.

Hiri-mugikortasun jasangarriko sistemak eraiki eta finkatzearen alde estrategikoei buruz jardungo dira eta mundu osoko hirien mugikortasunaren, energiaren eta digitalizazioaren inguruko esperientziak emango dituzte aditzera.

Azken finean, SUM Bilbao 19ren antolakuntzarekin, Bilboko Udalak eta Petronorrek mugikortasunaren mundu-mailako premiazkoen nahiz sakonen diren arazoei eta mugikortasunak dakartzan aukerei helduko diete.

Prentsa Oharra, hemen.