Josu Jon Imazek 2018ko CEOrik onenarentzako Forbes Saria jaso zuen ostegunean Antonio Brufau Repsolen presidentearen eskutik.
Imazek azaldu zuenez, “saria erantzukizunez onartu” du, “Repsol bezalako enpresa batetik espainiar gizarteak erronka globalei aurre egiteko behar dituen modernizazioa eta egokitzapena bultzatzearen aldeko konpromisoari eutsiz”.
Antonio Brufau Repsolen presidentea arduratu zen saria emateaz, eta haren hitzetan, “Josu Jonek argi frogatu du adimena eta talentua garaile ateratzen direla beti”.
Josu Jon Imaz Petronorren presidente exekutiboa izan zen 2008tik 2010era bitartean. Haren agintaldian, Petronorrek koke-plantaren eraikuntza amaitu zuen, Euskadiko industria arloko inbertsiorik handiena osatuz, Petronorren izena jarrizuen Athleticen elastikoan eta findegiari buruzko informazioa ireki zuen komunikabideentzat eta sare sozialentzat.