Pertsonala 19 langilek osatzen dute, baina kopuru hori aldakorra da lan-bolumenaren arabera, eta egungo Geldialdian 28 pertsona lan egiten ari dira. Hercak Petronorren lan egin du hasiera-hasieratik, duela 40 urte baino gehiagoz geroztik, eta ondorioz, hainbat geldialditan parte hartu du. Carmen Coll enpresaren gerenteak adierazi duenez, “geldialdiak konplexuak izaten dira beti. Toki mugatuetan zenbait enpresak lan egin beharrak, zeinek bere entrega-epeekin, interesekin eta giza-taldeekin, bizitasun handia ematen dio lanari”.
Geldialdiko segurtasunari dagokionez, Hercan argi daukate “Findegian segurtasunaren arloko eskakizun maila oso altua dela, eta halakoxea izan behar duela. Langileen etengabeko prestakuntzak ere laguntzen du. Ildo horretan, oso interesgarriak iruditu zaizkigu geldialdi honetan bideratu diren azken ekimenak, alkohol eta drogen kontrolerako kanpaina aurrera atera ahal izateko”.
Geldialdi honetan, obra zibilaz arduratzen ari dira. Adibidez, sufre-putzuen barrualdean dagoen sufre solidoa pikatzea, edo putzu horietako paretak eta zartatuak berriz ere pikatzea, gerora saneatu eta sabaiak, habeak nahiz paretak konpondu ahal izateko. A Eremuko (H3, HD3 eta S3 unitateak) garbiketa lanak ere egiten ari dira.
Collen hitzetan, “Petronor enpresa handia da, gizartearekin eta ingurunearekin konprometituta eta etengabeko berrikuntzan eta eboluzioan murgilduta dagoena. Hori dela eta, gurea bezalako enpresa txiki eta ertainak haren aldaketetara egokitzen ahalegintzen gara, baina batzuetan ez da batere lan erraza, egia esanda”.