El Correo egunkariak eta Banco Sabadell-ek Urteko Enpresaren saria eman diote Petronorri Euskadi Avanza sarien bigarren edizioan, konpainiaren 50 urteko ibilbidea aitortzeko.
Emiliano López Atxurra Petronorren presidenteak hartu du golardoa, eta haren hitzetan, “50 urte hauetan Petronor egunez egun gauzatuz joan den giza-taldeari esker lortutako saria da, nagusiki”.
50 urteko historia eta etorkizuna uztartu dituen konpainia hau behartuta dago, López Atxurrak adierazi duenez, “proiektu industriala sendotzera eta energia eta mugikortasunaren agertoki berriko erronkei egokitzeko bilakaera bultzatzera, izan ere, gaurgeroko munduan, iraunkorra izango da hazkundearen sorburu eta ongizatearen oinarri. Oinak lurraren gainean finkatuz, baina argi luzeei eraginez”.
Bideoa, hemen.