SUM Bilbao 19 hiri-mugikortasun iraunkorra sustatzeko adierazpenaren sinaketaz bukatu da

Alfonso Gil, Roland Ries, Emiliano López Atxurra, Juan Mari Aburto, Imanol Landa eta Emilio Titos.
SUM Bilbao 19 Kongresuari amaiera emanez, gaur goizean, Bilboko Adierazpena sinatu da, eta lehenengo aldiz, eragile publiko eta pribatuek hiri-mugikortasun iraunkorra sustatzen lagun dezaketen ekintzak bideratzearen aldeko konpromisoa hartu dute.

Akordioa Emiliano López Atxurra Petronorren presidenteak, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Roland Ries Estrasburgoko alkateak, Imanol Landa Euskadiko Udalen Elkartearen (EUDEL) presidenteak eta Emilio Titos Mercedes-Benz Espainiak Gasteizen duen lantegiko zuzendari nagusiak sinatu dute.

Horrela, horiek guztiek partekatutako konpromisoak bateratu dituzte, nazioartean Hiri Agenda Berriaren, Garapen Iraunkorrerako Helburuen (GIH) eta 2030eko Agendaren harira garapen global iraunkorra sustatzeko egiten ari diren ahaleginekin bat eginez.

Bilboko Adierazpena, hemen.