José Ignacio Zudaire Petronorreko Pertsonen eta Antolaketako zuzendariak, Alfonso Gil Bilboko alkateorde eta Mugikortasun zein Jasangarritasun Saileko zinegotziak, eta Martín Cubillo Real Peña Motorista Vizcaya-ko (RPMV) idazkari nagusiak froga aurkeztu zuten atzo, Itsas Museoan. Petronor Innovacionen partetik bere gerentea, Elías Unzueta, eta Miguel Palacio izan ziren.
Ekitaldian zehar, Zudairek hurrengoa aipatu zuen: “guretzako froga hau mugikortasun iraunkorra ziurtatzeko funtsezkoak izango diren azken belaunaldiko teknologiak ikustaraztea eta sozializatzea suposatzen du”.
Frogak irteera eta helmuga izango du El Arenaleko estalpean, 600 km-ko ibilbidea izango du eta Euskadiko mugak gaindituko ditu. España zein Nazioarteko txapelketarako puntuagarria izango da eta munduko jendetsuena izatea espero da, ordezko energien bidez, batez ere elektrikoak diren 50 ibilgailu baino gehiagoren partaidetzaz. Hori posible izateko, IBILek parte hartzen duten ibilgailuei gauez kargatzeko aukera emango die aparkaleku itxietan, baita karga azkarrak egiteko ere, zenbait zerbitzugunetan, probaren ibilbidean. Era berean, kargak denbora errealean monitorizatu eta kontrolatuko ditu, bere kontrol-zentrotik.
Aurkezpenean, DS Techeetah Formula E Team 2019 bat ikusi zen, hau da, E Formulako mundu txapelketan parte hartzen duten autoetako bat, Parisetik beren-beregi ekarri zutena.
Aurrerapena da, lan egiten ari baitira, urrian, ekitaldian zehar, showroom gunea prestatzeko, merkatuko azken modeloekin, jendeak bertatik bertara ikus ditzan.