Somorrostro Irakas-guneak eta Petronorrek duten ikasleak laguntzeko programen barruan heziketa-lankidetza dago, findegiaren jarduerarekin lotutako alor guztietan. Testuinguru honetan, Eraikuntza Metalikoko, Elektrizitateko, Mantenu Elektromekanikoko, eta Sistema Elektrotekniko zein Automatizazioko Graduetako ikasleek findegia bisitatu zuten. Bertan, Angel Gil Zerbitzu Orokorren arduradunarekin izan ziren Muñatonesen, non Petronorren historia eta ekoizpen eskema aurkeztu zien, beste hainbat aspekturen artean.
Era berean, Somorrostro Irakas-gunearen Batxilergoko eta Ileapaindegi Graduko beste bi ikasle talde findegia ikustera etorri ziren otsailean.
Bisitari guztiek, bost taldeek, findegiko instalazioetatik ibilbidea egin zuten, 1-2 Kontrol Gelan izan ziren eta Luzero Puntako Itsas-terminalera gerturatu ziren.