Raquel Vargas, Petronorreko Zuzendaritza Batzordeko lehen emakumea, aurreko astelehenean hil da Madrilen. Zientzia Kimikoetan lizentziatua, 1987an hasi zen Repsolen eta ardura ezberdinak izan zituen Repsol Petróleo-ren Petrokimika eta Prozesuen arloetan. 2001ean Azterlan Teknikoen eta Modeloen Buru gisa ekin zion Petronorren Madrildik.
Betebehar horretan zenbait urtez aritu eta gero, 2008an Azterlan eta Fintze-Programazioko Zuzendari izendatu zuten, Petronorreko Zuzendaritza Batzordeko lehen emakumea izanda. 2013tik aurrera Repsol-eko Industria Arloko Erosketa eta Kontratazioko Zuzendari legez jardun zuen, eta ostean beste zenbait arlotako ardurak izan ditu konpainian.
Beti gogoratuko dugu lanerako izan zuen grinagatik, eta berarekin lan egiteko zortea izan genuen guztionganako eskuzabaltasun eta gertutasunagatik.
Goian bego.