Lehenengoan, Pedro Sansineneak bere familia, lagunak eta herrialdea uzten ditu, giro horrek ito egiten baitzuen. Hogei urte beranduago Euskal Herrira itzultzen da hainbat arrazoi bitarteko eta gorroto zaharrekin, gatazka berriekin eta maitasunezko historia dramatiko batekin ere egiten du topo. Zilarrezko Maskorra irabazi zuen Donostiako Zinemaldian 1989an. Pedro Armendariz Jr. eta Patxi Bisquert dira aktore nagusiak.
‘La madre muerta’-k bi sari irabazi zituen: zuzendari onenarena Montrealgo Zinemaldian eta efektu berezi onenena Goya sarietan. Ismaelek (Karra Elejalde) zenbait erailketa burutu ditu baina bakar batek obsesionatzen du, ondorioengatik. Bere biktimetako baten alaba (Ana Álvarez), urte gutxiko neskatxa krimena gertatu zenean, hain geratu zen jota arrazoimena galdu zuela.