Repsol zein Intertek-eko trading eta kalitate kontrolean adituak diren langile taldeak Petronor bisitatu du, bereziki Laborategia.
Jardunaldia Ángel Gil Zerbitzu Orokorren arduradunaren informazio hitzaldiarekin hasi zen. Findegiaren historiaz zein funtzionamenduaz mintzatu zitzaien, unitateetaz, finketa prozesuaz, etab. Jarraian, Nerea Mandizabal Laborategi kudeatzaileak sail horretako aspekturik garrantzitsuenak azaldu zizkien, baita Laborategia erakutsi ere, zehazki Motore Gela, non gasolinen oktanaje zenbakia definitzeko analisiak egiten diren.
Ondoren, findegitik ibilbidea egiteko eta Luzero Puntako Itsas-terminala ezagutzeko aukera izan zuten.