Gasteizeko UPV-EHUko Ingeniaritza Kimikoko ikasleek Petronor bisitatu dute gaur goizean, findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeko eta instalazio garrantzitsuenen funtzio espezifikoaz informatzeko asmoz.
Petronorren jardueraren berri zehatza eta historia azaldu die Angel Gil Zerbitzu Orokorren arduradunak, Muñatonesen, eta jarraian findegiko instalazioetatik ibilbidea egin dute.
Ondoren, ohikoa denez, Luzero Puntako Itsas-terminalera gerturatu dira.