Santurtziko Erretiratuen Elkarteetako kideak diren 59 pertsonek findegiaren instalazioak bisitatu dituzte, Petronorrek antolatutako ate irekien jardunaldien baitan.

Ohiko denez, bisitariek findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten, Angel Gil Zerbitzu Orokorren arduradunaren azalpenen bidez. Gainera, instalazioetan zehar zirkuitua egin zuten, findegiaren kontrol gela berria bisitatu eta Luzero Puntako itsas-terminalera gerturatu ziren.

Jardunaldia findegiko jantokian izandako bazkari batekin amaitu zen.