Abanto Klubaren 2007 urteko hasiberriek XII. San Antonio-Petronor Txapelketa irabazi dute.
Ekainaren 3tik 9ra, Bizkaiko 19 klubetako, 52 taldeetako, 7-12 urte bitarteko jokalariek, Gallarta Kirol Elkarteak antolatutako eta Petronorren babesaz egindako, futbol txapelketaren XII. edizioan parte hartu dute.
Atzo maila guztietako finalak jokatu ziren Gallartako San Miguel zelaian. Abanto Klubak 2007 urteko hasiberrien mailan irabazi zuen. CD Gallarta laugarren izan zen 2008 urteko hasiberrien eta 2009 zein 2010eko benjaminen mailatan.
Gualber Atxurra Findegiaren Erakunde Harremanetako teknikariak, Petronorren laguntzagatik, Iñaki Ortega CD Gallartaren presidenteak emandako garaikurra jaso zuen.