Petronorren babesaz, Enkarterrialde Landa Garapenerako Elkarteak eta Muskiz, Abanto-Zierbena, Artzentales, Sopuerta eta Galdameseko Udalek antolatuta, duatloiaren bigarren edizioa itzuli da Burdinmendi Bide Berdera, izen berriarekin: Taldeduatloia. Herri-lasterketa honetan, taldeak erlojupean arituko dira lehian azkarrenak izateko. Ibilbide osoak 74 km ditu, eta talde bakoitzean 4 kidek parte hartuko dute.
Txirrindularitza eta running-a izango dira Bide Berdea eszenatokitzat hartuko duen proba honen kirol-diziplinak. Sopuertako Bezi auzoa izango da abiapuntua, eta Muskizko Pobeña auzoa, berriz, helmuga. Taldeetako 4 kideek erreleboak egingo dituzte, ibilbidea ahalik eta denborarik gutxienean osatzeko.
Kirol proba honetan parte hartu nahi dutenek www.taldeduatloia.eus webgunearen bidez eman dezakete izena, gaurtik, ekainak 27, aurrera. Gehienez, 120 taldek hartu ahalko dute parte, hortaz, 480 lagun elkartuko dira. Talde bakoitzeko kuota 74 eurokoa da, urriaren 1era arte, promozio modura; eta egun horretatik aurrera, 90 euro ordaindu beharko dira. 16 eta 18 urte artekoek ere ekimen honetan parte hartu ahal izango dute, baina horretarako aldez aurretik dagokion guraso edo tutorearen baimen sinatua aurkeztu beharko dute.