Geldialdiaren etengabeko komunikazioa

Geldialdiaren komunikazio elementuetako batzuk.
Informazio ona ematea geldialdiaren arrakastarako lagungarria izan daitekeen uste sendoan oinarrituta, Petronorrek berariazko komunikazio-estrategia prestatu du berriz ere lanei buruzko informazio zabala eskaintzeko.

Ohiturari jarraiki, lanek iraungo duten hilabete eta erdi honetan, Petronorrek etengabeko komunikazioa mantenduko du findegiko langileekin, kontratistekin, inguruko bizilagunekin, Abanto Zierbena, Muskiz eta Zierbenako agintariekin, Aholku-Panel Publikoetako kideekin eta herritar guztiekin.

Gainera, Konbertsio Unitatean egindako aurreko Geldialdian bezalaxe, segurtasunari buruzko eskuliburua argitaratu da berriz ere Geldialdian parte hartu behar duten langileentzat. Poltsikoko eskuliburu honetan bildu dira 1. Findegiaren Geldialdiko lanetan kontuan hartu beharreko segurtasun eta ingurumen arloetako alderdi nagusiak.

Geldialdiari buruzko informazio-liburuxkak argitaratu dira findegiko langileen artean eta inguruko herrietan banatzeko. Boligrafoak ere banatu dira.

Horrez gain, planoa, kartelak eta panelak landu dira lan eremuak eta gelak zehazteko. Aparkalekuak ere antolatu dira, totem batzuen bitartez seinaleztatuta. Publizitate eta informazio panelak eta iragarki-taulak jartzea eta inguruko jatetxeetarako prestatutako 50.000 mahai-zazpiren banaketa izan dira komunikazio arloan egindako beste ekintza batzuk.

Azkenik, 1. Findegiaren Geldialdiari buruzko atal berezia prestatu da webgunean (www.petronor.com), eta bertan eskura daitezke Geldialdiari buruzko liburuxka, lan-eremuen planoa, prentsa-oharrak eta argitaratutako albisteak.