Guztira, Lehen Hezkuntzako 40 umek parte hartu dute bi astez Muskizen, Petronorren eskutik eta ondoz ondoko hirugarren urtez Gaztegune eta Forlaneko instalazioetan antolatu den “Udaleku Teknologikoan”.
Adinaren araberako 2 taldetan banatuta, haurrek programazioa landu dute Scratch, RoboMind Construct2 eta Kodurekin, robotika Lego WeDo, EV3 eta Edisonekin, baita 3D inprimaketa eta Minecraft ere. Lehen Hezkuntzako ikasleek programazioan eta robotikan lehenengo pausoak ematen hastea da ekimenaren helburua.
Hezkuntzako Programazioa eta Robotika tresna paregabea da sormena eta berrikuntza garatzeko, taldeka lan egiteko, ideiak komunikatu eta partekatzeko, eta jakinmin intelektuala nahiz ikasteko grina sustatzeko. Ikasleentzat erronketan oinarritutako ikasketa-agertokiak sortzea da diziplina honen helburu nagusietako bat.