• Ekimen hau Repsol-en eta bere Fundazioaren konpromiso sozialaren baitakoa da, dagoen inguruetan talde zaurgarrienen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko helburua duena.
• Guztira 15.000 euro bideratuko dira proiektu sozialetarako. Ekimenak aurkezteko epea urriaren 15ean amaituko da.
Petronorrek eta Repsol Fundazioak deialdi publiko berri bat abiarazi dute bosgarren urtez jarraian entitate sozialek eta GKE-ek Bizkaian burutzen dituzten ekintzak babesteko. Deialdi honen helburua kolektibo zaurgarrien bizi-kalitatea hobetzen duten proiektuen garapenean laguntzea da, integrazio soziala sustatzea eta baztertuta edo hala egoteko arriskuan dauden kolektiboen funtsezko beharrizanei erantzuna ematea.
Banatzeko guztira 15.000 euro dituen deialdiaren baitako proiektuek lehentasunezko honako ekinbideei egin beharko diete jaramon:
-Kolektibo zaurgarriak: Txirotasunean eta zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen sustapena eta garapen osoa bultzatzeko proiektuak, aukera berdintasuna eta gizarteratzea laguntzekoak; txirotasunezko egoeran dauden familietako ume eta gazteen garapen sozial eta hezkuntzakoaren sustapenekoak; talde hauei eskolan laguntzeko proiektuak eta umeen aisialdikoak; eta baita oinarrizko beharrizanei erantzutekoak, edo ohitura osasuntsuak sustatzekoak, eta bizi-kalitatea hobetzekoak.
-Desgaitasuna eta menpekotasuna: Desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea sustatzeko helburua duten proiektuak, kolektibo honen aisialdi inklusibo eta garapen psikosozialekoak.
Laguntzok eskatzen dituzten entitateek Bizkaian burututako proiektu bat aurkeztu, irabazteko asmorik gabeko entitate modura legez osatuta egon eta lan jarraituko urte oso bat izan beharko dute gutxienez, beste baldintza batzuren artean.
Hautagaitzak aurkezteko epea urriaren 15ean amaitzen da. Interesa duten entitateek dokumentazio guztia gatxurrap@repsol.com helbide elektronikora bidali beharko dute.
Azaroan zehar Repsol Fundazioaren webgunean eta Petronorrenean emango dira ezagutzera proiektu irabazleak. Deialdiaren arau guztiak www.petronor.eus webgunean daude eskuragarri.
Proiektuon aukeraketan zaurgarritasunezko egoeran dauden pertsonei laguntza ematea bultzatzen duten ekimenak hartuko dira aintzat, eta pertsona kopuru zabal bati mesede egiten diotenak. Proiektuok Petronorreko Erantzukizun Sozial Korporatiboko Batzordeak aztertuko ditu.