Gaur Garapen Jasangarrirako Helburuen Eguna da eta Petronorrek garapen iraunkorrari laguntzen dio. Pertsonen oinarrizko eskubideak betetzeko ezinbestekoa den gorako energia-eskea asetzen saiatzen da eta, aldi berean, epe labur eta ertainean balioa ematen dio. Gizartean eta ingurumenean eragin positiboak maximizatu eta negatiboak minimizatzen ditu bere balio-katean zehar eta, horretarako, jarraibide etiko eta gardenaz baliatzen da. Hala, indarreko araudia betetzeaz gain, nazioarteko estandar nagusiak kontuan hartzen ditu.
Abiapuntu horietatik, bere iraunkortasun ereduak erabakiak hartzean alderdi etiko,
ingurumenaren inguruko eta sozialei erreparatzen die eta interes-taldeekin elkarrizketak izaten dira aurretik. Urtero egiten duen jarduketa da, eta horren ondorioz sortzen diren ekimenek erantzuna ematen diete interes-taldeok maila globalean eta tokian-tokian dauzkaten kezkei. Hala sortu dira Iraunkortasun Planak, urteko ekintza-plan publikoak.