Petronorrek jakinerazi nahi du gaurko arratsaldean zehar eta bihar, urriak 29, 2. Zuziriaren lurrun-lerroan mantenu lanak egingo direla.
Denbora-tarte labur batean, zuzi horri egiten zaion lurrun-ekarpena murriztuko da, beraz, daitekeena da garra lantzean behin gehitzea, baita gasen opakutasuna ere, gure instalazioen funtzionamenduan batere arazorik eragin gabe. Lana amaitzerakoan zuzia bere ohiko egoerara bueltatuko da.
Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.