Petronorrek jakinerazi nahi du, azaroaren 2tik aurrera, 2. Plantako Gordin 2 Unitatea eta G4 Desulfurazio Unitatea gelditzeari ekingo zaiola, mantenu lanak egin ahal izateko. Arrazoi berberengatik, azaroaren 7tik aurrera, H4 hidrogeno Unitatea ere geldituko da. Ez du ekoizpenean eraginik izango.
Unitate horiek abiarazteko sekuentzia azaroaren 10etik aurrera hastea aurreikusten da.
Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.