Petronorrek jakinarazi du bihartik aurrera, azaroak 15, FCC unitatea geldiaraziko dela, mantenu-lana egiteko. 9 egun iraungo du, gutxi gorabehera. Era berean, NF3 Desulfurazio Unitatea geldituko da.
Horrez gain, gaur arratsaldean FCC Unitateari lotuta dagoen Turbo Expander Energia Berreskuratzeko Unitatea ere eten egingo da. Ez du ekoizpenean eraginik izango.
Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.