Petronorrek jakinarazi nahi du gaurtik aurrera, azaroak 15, H4 Hidrogeno Unitatea abian jartzeko sekuentzia hasiko dela, mantentze-lanak amaitu ostean. Era berean, bihartik aurrera, G4 Gasolioak Desulfuratzeko Unitatea eta SR4 Azufrea Berreskuratzeko Planta ere martxan jarriko dira.
Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.