Rosalía Fernández, Alfredo Inoriza, Marisa de Dios, Mariasun Ortiz eta Fernando Zarauza dira Petronorrek, inguruko herritarren artean, Miribillako Bilbao Arenan bihar, 20:00etan, izango den Fair Saturdayaren inaugurazio ekitaldirako zozketatu dituen 5 sarrera bikoitzen irabazleak.
1.000 artista baino gehiagok musikaren historiako gai handiak interpretatuko dituzte ikus-entzunezko ikuskizun hunkigarrian. Emozioa, sorpresak eta dibertsioa Fair Saturday 2019ri hasiera emango dion gau honetan.
Rosalía muskiztarrak, oso pozik eta ilusioz, Fernando senarrarekin joateko sarrerak jaso ditu dagoeneko.
Ondo pasatu denok!