Anne de Pablo Mendiz-Mendi Petronor taldeko muskiztarra Euskadiko ziklokross txapelduna bilakatu zen atzo Lezaman, junior mailan.
Gainera, Annek laugarren postua lortu zuen txapelketako lasterketa absolutuan, maila ezberdinetara irekia egon zena eta Arabako Paula Suarezek irabazi zuena. Olatz Odriozola gipuzkoarra bigarren geratu zen eta hirugarren Zaloa Trevilla bizkaitarra iritsi zen.
Gizonezkoetan, Gorka Izagirre izan zen txapelduna, Xabier Murias sub-23aren eta Aitor Hernandezen aurretik.
Aipatzekoa da Anne de Pablo Euskadiko Selekzioak aukeratu duela urtarrilaren 10etik 12ra Pontevedran izango diren Espainiako Txapelketetarako.